Eskaintza

Matrikula egiteko epea zabalik!

Sartu zure gertueneko Udal Euskaltegiaren txokoan bere eskaintza ezagutzeko.

Hauek dira ikasketa motak:

  • Urte osoko ikastaroa: eskolak astelehenetik ostiralera izaten dira, goizean, arratsaldean eta gauean. Hainbat erritmo eta modulu daude (ordu eta erdi, bi ordu, eta abar), baina ohikoena astean hamar ordu da.
  • Ikastaro trinkoak: horiek ere astelehenetik ostiralera, baina egunean lau edo bost ordukoa.
  • Ikastaro bereziak: euskarara hurbiltzeko eta hura zabaltzeko, edozein eratako egitarauak antolatzeko aukera dago; enpresentzat, erakundeentzat, ikastetxeentzat, komertzioentzat edo edozein talderentzat.
  • Udako ikastaroak: uztailean eta irailean izaten diren ikastaroak.
  • Barnetegiak: gune euskaldunetan izaten dira, ikasitakoa praktikan jartzeko.
  • Hizkuntza eskakizunak: Administrazio Orokorreko (HAEE) lau hizkuntza eskakizun eta irakaskuntzako (IRALE) bi hizkuntza eskakizun, lanpostuetan eskatzen den hizkuntzaren ezagutza ebaluatzen duten etsaminak prestatzeko.

Gainera, Autoikaskuntzarako Multimedia Sistema (BOGA) ere eskaintzen da.