Oinarrizko Kurrikulua
Euskalduntze-alfabetatze prozesuaren barruan hainbat mailatan zatitutako ikasketa zikloa dago:
- Lehena: lehenengo maila burutzerakoan, ikaslea gai izango da eguneroko kontestu ezagunetan eta gai orokor eta arruntei buruzko kontaketa eta narrazio sinpleak ulertu eta ahoz nahiz idatziz adierazteko.
- Bigarrena: bigarren maila burutzerakoan, ikaslea gai izango da ohiko gai eta egoera ezagunei buruzko solasaldi eta jardunak ulertu eta ahoz nahiz idatziz, adierazteko.
- Hirugarrena: hirugarren maila burutzerakoan, ikaslea gai izango da kultura orokorraren mailan edozein euskal hizketa ulertzeko, baita zuzentasunez, egokitasunez eta aberastasunez komunikatzeko ere.
- Laugarrena: laugarren maila burutzerakoan, ikaslea gai izango da kultura-maila goreneko eta norbere espezialitateko gaien inguruan elkarrizketa mantentzeko eta iritziak eta azalpenak emateko. Era guztietako testuak zuzen, zehatz eta jator idazteko gai izango da. Euskalkietako berbaldiak eta idatzizko testuak ere ulertzeko gai izango da.
