Atera EGA udaran

Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) titulua lortzeko ikastaro espezifikoa eskainiko du Azpeitiko Udal Euskaltegiak aurtengo udako ikastaroen eskaintzaren barruan. Matrikula epea ekainaren 24ra arte dago zabalik.

EGA ateratzeko ikastaroak

Hauek izaten dira ikastarorik ohikoenak uda partean. Izan ere, EGA azterketaren 2. deialdia irailean izaten da eta EGA ateratzeko azken bultzada behar dutenentzako apropos-aproposa izaten da. Ikastaro hau ekainaren 27an hasiko da eta uztailaren bukaerara arte izango da. Gero, irailean jarraituko du, EGA azterketa egin bitartean. Aurten EGAren lehenengo froga irailaren 17an izango da.

Matrikula

Hemen egin daiteke.

Beka sistema

Euskara ikasterakoan dirua oztopo izan ez dadin, Udal Euskaltegiak hainbat beka eskaintzen ditu. Bi beka-sistema daude. Lehenengoa familiaren diru-sarreren araberakoa izaten da eta hori lortuz gero, erdia ordainduko du ikasleak. Bigarrena ikastaroaren amaieran ematen da eta asistentziaren araberakoa izaten da: ikasleak % 85eko asistentzia edo handiagoa izan badu, ordaindu duena itzuli egingo zaio. Beka sistemaren inguruan informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen.

Bestelako ikastaroak ere bai

EGA ateratzeko ikastaroaz gain, ikastaro asko dauzkagu aukeran:

Euskalduntze ikastaroak

Batetik, euskalduntze-ikastaroak dauzkagu. Ikastaro hauek euskaraz ikasten ari direnentzat dira eta maila guztiak eskaintzen ditugu: ezer ez dakitenentzako ikastaroak alde batetik, eta euskalduntze-prozesuaren amaieran daudenentzako ikastaroak bestetik.

Ikastaro bereziak

Bestalde, helburu zehatzagoa duten ikastaroak ere baditugu:

  • gurasoentzat,
  • irakasleentzat,
  • osasun arloan ari direnentzat,
  • administrazioko langileentzat,

Informazioa gehiago

Ikastaroetan izena eman nahi duenak, edo besterik gabe informazio gehiago nahi duenak, hiru bide ditu:

  • Euskaltegiaren egoitzara joan daiteke: Perdillegi 1 kalean dago egoitza (Musika Eskola eta Aspace dauden etxea), goizeko 08:00etatik arratsaldeko 19:00etara.
  • Goizeko 08:00etatik arratsaldeko 19:00etara
    943 81 19 47 telefono zenbakira hots egin daiteke.
  • Internetez ere egin daiteke matrikula, Hemen