Lehiaketako oinarriak

  1. Gipuzkoako Udal Euskaltegiek antolatzen dute Ongi etorri izeneko Internet lehiaketa, Udal Euskaltegiak markaren ezagutza maila sarean handitzeko.
  2. 16 urtetik gorakoek parte har dezakete lehiaketan.
  3. Hiru asteko lehiaketa izango da. Lehiaketari hasiera emango zaio 2011ko irailaren 26an eta amaiera 2011ko urriaren 14an.
  4. Astero hiru galdera argitaratuko dira www.udaleuskaltegiak.net webgunean eta udal euskaltegien facebook eta twitter kanaletan ere argitaratuko dira.
  5. Galdera bakoitzari erantzuna emateko parte-hartzaileak bere datu pertsonalekin formularioa bete beharko du.
  6. Formularioan eskatuko dira e-posta helbide bat, telefono zenbaki bat, izen-abizenak, adina eta erantzun zuzena.
  7. Parte-hartzaileek erantzun zuzen bakoitzeko puntu bat irabaziko dute. Izen berarekin emanez gero erantzun guztiak, hobeto, puntu gehiago lortuko ditu.
  8. Puntu gehien dituenak jasoko du saria. Puntuetan berdinketa egonez gero, zozketa egingo da puntu gehien dituztenen artean.
  9. Izen-abizen bakoitzeko, erantzun zuzen bakar bat puntuatuko da.
  10. Saria izango da 16 GB eta Wi-fidun iPada edo urtebeteko matrikula doan 2011/12 ikasturtean Gipuzkoako edozein Udal Euskaltegitan.
  11. Irabazleari modu pertsonalean jakinaraziko zaio sariduna dela berak eskainitako e-posta helbidearen edo telefonoaren bitartez, urriaren 18an.
  12. Bi eguneko epean saridunaren erantzunik ez badago, ordezko irabazleari jakinaraziko zaio.
  13. Behin-betiko irabazlearen izena urriaren 24an argitaratuko da www.udaleuskaltegiak.net webgunean eta facebook eta twitter kanaletan.
  14. Saridunak antolatzaileek zehaztutako lekuan eta egunean jasoko du saria (NANa erakutsita); han argazki bat aterako zaio saridunari eta komunikabideetan argitaratzeko eskubidea izango dute Gipuzkoako Udal Euskaltegiek.
  15. Ez da antolatzaileen ardura izango iPadean arazoren bat suertatu ezkero.
  16. Lehiaketatik kanpo geldituko dira: oinarriak betetzen ez dituzten parte-hartzaile guztiak eta iruzurrezko erabilerak egiten dituzten pertsonak.
  17. Pertsona interesdunak emandako datuak dagokion prozedura edo jardueran aurreikusten diren helburuak betetzeko erabiliko dira, soilik eta esklusiboki.
  18. Lehiaketan parte hartzeak berak esan nahi du oinarri hauek oso-osorik onartzen direla, baita lehiaketaren antolakuntzak oinarriak ulertzeko eduki ditzakeen erak ere.
  19. Antolatzaileen esku gelditzen da oinarri hauetako edozein klausula aldatzeko eskubidea.
  20. Oņatiko Udal Euskaltegia lehiaketa honetatik kanpo gelditzen da.
  21. Antolatzaileekin harremanetan jartzeko ordezkaria: Eibarko Udal Euskaltegia, Portalea. Bista Eder kalea 10 - 20600 Eibar - Gipuzkoa - Tel.: 943 70 09 12 - Faxa: 943 82 00 89 - euskaltegiaeibar@telefonica.net