Euskal dantzak
29-11-2006 ¦ Eibarko Udal Euskaltegia
Oier Araolazak, Eibarko Kezka dantza-taldeko dantzari eta www.dantzan.com webgunearen kudeatzaileak, hitzaldi bat eman zuen azaroaren 28an, Eibarko Udal Euskaltegian, euskal dantzak hizpide hartuta.
Irudiz eta musikaz lagunduta, Oier Araolazak azaldu zuen nola betiko dantza tradizionalak egokitzen, berritzen, eta eraldatzen joan diren. Tradizioa eta berrikuntza, biak uztartuta lortzen da gure dantza tradizionalak gaur egungo gizarte moldeetara ekartzea. Hizlariak "brikolage koreografiko" moduan izendatu zuen berrikuntza prozesua.

