Arrasateko Udal Euskaltegiaren 25. urteurrena ospatzeko afaria
16-01-2007 ¦ Arrasateko Udal Euskaltegiare
Arrasateko Udal Euskaltegiaren 25. urteurrena ospatzeko 85 bat lagun elkartu ziren Uarkape jatetxean abenduaren 15ean egindako afarian. Bertan bildu ziren oraingo eta lehengo irakasle, ikasle eta beste hainbat lagun. Euskaltegian egindako lehiaketetako sariak banatu, zozketa egin, dantzatu... ederto baten ibili ziren. Gainera, Jokin Labaien eta Enaitz Alustiza bertsolariak eta Txinparta taldea izan ziren giroa berotzen.
Hona hemen lehiaketetako irabazleak eta jaso zituzten sariak:
Kartel lehiaketan
- Irabazleak: Lizet Laime, Guillermo Hauskarriaga eta Jana Pescador
- Saria: La Perla talasoterapian zirkuitu bana
Olentzerori egindako gutunean
1B MAILAN
- Irabazlea: Mertxe Bedia
- Saria: gau bat eta gosaria 2 lagunentzat Muruako Guikuri nekazal turismoan
2. MAILAN
- Irabazlea: Arantxa Landaluze
- Saria: gau bat eta gosaria 2 lagunentzat Araiako Mendiaxpe nekazal turismoan
3. MAILAN
- Irabazlea: Ekaitz Luengo
- Saria: gau bat eta gosaria 2 lagunentzat Araiako Mendiaxpe nekazal turismoan

