« Volver a la noticias

Mintzalagunak Albaola untziolakoekin arraunean

25-04-2008  ¦  Pasaiako Udal Euskaltegia

Apirilaren 20an, igandea, berebiziko gozatua hartu zuten euskaltegiko mintzalagunek ALBAOLA untziolakoen traineruan arraunean.

Gehienak itsas ertzekoak izan arren, mintzakideen artean baziren arrauna eskuetan inoiz hartu gabeak ere; baina Markos Sistiagaren gidaritzapean baldarrena ere trebe ibili zen igande goizean eta denen artean trainerua batera eta bestera txukun eramatea lortu zuten.

Esker mila ALBAOLA elkarteko guztiei egin ziguten harreragatik, eta hemendik esan nahi diegu beste edozein igandetan ere hantxe izango gaituztela aurreko igandean hasitakoari jarraipena emateko.