« Volver a la noticias

DEBABE Udal Euskaltegiak 25. urteurrena ospatuko du

17-03-2009  ¦  DEBABE Udal Euskaltegia

DEBABE Udal Euskaltegien Mankomunitateak, 25. urteurrena ospatzeko ekitaldien barruan, bertso-trama antolatu du Mutrikuko Bertso-Eskolaren laguntzarekin. Sarrera doan izango da eta gonbidapenak turismo bulegoan eta euskaltegian bertan daude eskuragai.

Bost bertsolari hauek izango dira bertso-saioan parte hartuko dutenak: Uxue Alberdi, Egoitz Alkorta, Mikel Arrillaga, Iñaki Gurrutxaga eta Gorka Ostolaza.

Beste batzuen artean, honako gaiak jorratuko dituzte bertsolariek bertso-traman: euskara ikastea eta alfabetatzea, ikasle-irakasleak, euskaltegia, eta horien inguruko pasadizoak. Ekitaldia martxoaren 27an izango da, 22:00etan, Mutrikuko Zabiel Kultur Etxean.

Bestalde, martxoaren 28an, larunbatean, bazkaria egingo dugu euskaltegiko oraingo eta lehengo ikasle, irakasle eta lagunak, Elgoibarko jatetxe batean. Bazkal aurretik eta ostean, gainera, Bentazaharreko mutiko alaiak musika taldea izango dugu lagun.