« Volver a la noticias

Argazki erakusketa Aitzol Udal Euskaltegian

01-06-2009  ¦  Aitzol Udal Euskaltegia

Tolosako kultura etxeko argazkilaritza tailerrean dabiltzan irakasle-ikasleek argazki erakusketa egingo dute.

2008-2009 ikasturteko hileroko kanpo ekintzei bukaera emateko-edo, Tolosako kultur etxeko argazkilaritza tailerrean dabiltzan irakasle-ikasleek argazki erakusketa antolatu dute. Gorosabel Zaharra eraikinean, egun jakin batean, 19:00etan, ateratako argazkien artean aukera egin dute. Aitzol Udal Euskaltegian egongo dira ikusgai, astelehenetik ostiralera, goiz eta arratsalde.