Ikasturteari bukaera kantuan, Arrasateko Udal Euskaltegian
03-06-2009 ¦ Udal Euskaltegiak
Gure ikasleek, ikasturtea pozik eta jai giroan buka dezaten, kantuan egiteko parada izango dute. Ekainaren 18an, goizeko 09:30ean eta arratsaldeko 17:30ean Xabi San Sebastian kantari ezaguna izango dugu Udal Euskaltegian.
Baina ez gara entzule hutsak izango, Xabirekin batera geuk ere kantatzeko aukera izango dugu-eta.
Norbaitek etorri eta gurekin batera kantuan egiteko gogoa badu, badaki non gauden, Arimazubi Plazako Udal Euskaltegian.

