Bere Zerbitzu Karta aurkeztu du Beasaingo Udal Euskaltegiak
23-09-2009 ¦ Beasaingo Udal Euskaltegia
Udaletxeko Batzar Aretoan aurkeztu zuen atzo bere Zerbitzu Karta Beasaingo Udal Euskaltegiak. Hainbat hilabetetako lanaren ondoren datorkigu, eta, bertan, Udal Euskaltegiaren egitekoa, ikasleen eskubide eta betebeharrak, eta hainbat datu interesgarri eskaintzeaz gain, ematen dituen zerbitzuak eta bere ikasleekiko, bereziki, eta, gizartearekiko, oro har, hartutako konpromisoak eta horien jarraipena egiteko adierazleak azaltzen ditu.
Udal Euskaltegiak kalitatearen bidean emandako lehenengo urratsa da hau, betiere, euskararen munduan, egunez egun egindako ekarpena gardentasun, profesionaltasun, berrikuntza eta kudeaketako kalitatearen irizpideei jarraituz, hobetzea helburu izanik.

