« Volver a la noticias

Azpeitiko Udal Euskaltegiaren 25. urteurreneko bazkaria

02-06-2010  ¦  Azpeitiko Udal Euskaltegia

Mahaiaren bueltan eta festa giroan agurtu nahi ditu Azpeitiko Udal Euskaltegiak 25. urteurrenaren ospakizunak. Horretarako, bazkaria antolatu du datorren ekainaren 19rako, urte guzti hauetan era batera edo bestera Euskaltegian ibili diren lagunak elkartzeko asmoarekin.

  • Eguna: ekainaren 19a.
  • Lekua: Kiruri jatetxea.
  • Ordua: 14:00ak.
  • Prezioa: 20 euro.
  • Dirua honako kontu korrontean sartu behar da: 2101 0029 21 0127356103 (KUTXA).
  • Ordainketa egiteko azken eguna: 2010-06-04.

Beraz, animatu eta etorri, Azpeitiko Udal Euskaltegiaren 25. urteurrenaren ospakizunen azken zita jendetsua izango denera.

Informazio gehiago: Erabili.com