« Volver a la noticias

Pasaiako Udal Euskaltegiaren XVIII. Kultur Astea

24-01-2012  ¦  Udal euskaltegiak

Urtero bezala, Pasaiako Udal Euskaltegiak Kultur Astea antolatu du. Aurtengoa XVIIIa dugu. Honekin batera, egitaraua aurkituko duzue albistearen barruan.

Urtarrilak 29 (igandea)

Urtarrilak 29 (igandea)

Goizeko 09:00etan mendi buelta (Mintzalagunekoek bideratuta).

Urtarrilak 30 (astelehena)

Goizeko 10:00etan hitzaldia: EMOZIOEN ADIMENA Karmele Gurrutxagaren eskutik.

Otsailak 1 (asteazkena)

Goizeko 10:00etan BERTSOLARI filmaren proiekzioa eta, ondoren, solasaldia egilearekin Trintxerpeko Alkateordetzan.

Otsailak 2 (osteguna)

Arratsaldeko 17:30ean POESIA-ERREZITALDIA Joan Mari Irigoienen eskutik.

Arratsaldeko 19:00etan: KANTUZ BIZI kantu saioa.

Otsailak 3 (ostirala)

Iluntzeko 20:00etan afaria GARTZIATEGI sagardotegian.

Otsailak 4 (larunbata)

Iluntzeko 19:00etan SANTA AGEDAKO KORUAK Gudari plazatik aterako dira, Amets Arzallus eta Sustrai Colina bertsolariekin. Ondoren, afari-merienda.

BERTSOLARI filma izan ezik, Kultur Asteko emanaldi guztiak euskaltegian izango dira. Sarrera librea da.