Gipuzkoako Udal Euskaltegien sarea zabala eta hetereogeneoa da. Ia 20 euskaltegik osatzen dute taldea eta bakoitzak bere ikasleen beharrak asetzeko eskaintza pertsonalizatua egiten du. Euskara ikasteko kalitatezko hezkuntza bermatzen dute Gipuzkoako Udal Euskaltegiek eta horregatik, bada, zabaltzen duten irudia kalitatean eta konfiantzan oinarritzen da.