Metodologia
Udal Euskaltegiek erabiltzen dituzten metodologiek oinarri sendoa dute: hainbat erakunde, estamentu eta kabinete espezializatuk aurretik eginiko ikerketa eta saiakerak. Horien artean, HABE nabarmen daiteke. Eguneroko jardunak eta euskaltegien arteko hartu-emanak bide ematen dute heziketaren kalitatean eta eraginkortasunean uneoro hobekuntzak egiteko.

Erabiltzen den metodologiaren ezaugarriak:
- Pertsonalizatua: bide ematen du ikasle bakoitzaren jarraipena egiteko eta hari arreta jartzeko, eta ikasleak aurrera egin duen edo zailtasunak dituen ikus daiteke uneoro.
- Irekia eta malgua: aukera ematen du programak egokitzeko taldeen eta gizabanakoen beharretara eta gaitasunetara.
