1B mailako testa

  1. - Ez dut _____________ horrelakorik ikusi
    a) inon ez
    b) non edo non
    c) nonbait
    d) inon

  2. - _______________ ez dut itxaropenik
    a) politikoetan
    b) politikoan
    c) politikoengan
    d) politikoengana

  3. - ______________ jasotako laguntza oso mesedegarria izan da guretzat
    a) zuregandik
    b) zutik
    c) zuengan
    d) zurengandik

  4. - Hori ez diot _____________ esango
    a) edozeri
    b) edonori
    c) nori
    d) norbaiti

  5. - ______________ apurtu duzu
    a) niregantik
    b) nigatik
    c) niregana
    d) nitaz

  6. - Orain dela bi urte Mikelek arazo handiak ______________
    a) zeuzkan
    b) zeneuzkan
    c) neukan
    d) zeukan

  7. - Zuk niri eskaini ______________ liburuak, eta zure lehengusua haserretu egin zen
    a) zenizkidan
    b) zenizkidaten
    c) nizkizun
    d) zenizkioten

  8. - Haurrak korrika _______________ gurasoei ikastolatik
    a) etorri zitzaizkien
    b) etorri zitzaien
    c) etorri zitzaizkizuen
    d) etorri zitzaizuen

  9. - Nik ikasgaia azaldu nien, baina haiek dena _______________
    a) jakiten
    b) dakiten
    c) zekien
    d) zekiten

  10. - Gaisorik egon ginenean, zuk gozokiak ekarri ______________
    a) zenizkigun
    b) genizkizun
    c) zenizkiguzun
    d) dizkiguzun

  11. - Atzo guri Ameriketako senideak etorri ________________
    a) ziren
    b) zizkiguten
    c) zizkigun
    d) zitzaizkigun

  12. - Aspaldiko lagun honek Baionaraino ekarri ___________ gu, atzo
    a) genuen
    b) zigun
    c) genidan
    d) gintuen

  13. - Ez da ______________ guda atomikoa izatea
    a) hain zaila
    b) beste zaila
    c) bezain zaila
    d) zaila bezain

  14. - Nahiz eta eguraldi txarra ____________ bihar mendira joango gara
    a) egingo du
    b) egiten ez badu
    c) egiten
    d) egin

  15. - Zuk erositakoarekin dago nirea. Zein da baliokidea?
    a) erosi duzula horrekin dago nirea
    b) erosi horrekin duzuna dago nirea
    c) erosi duzunakin dago nirea
    d) erosi duzunarekin dago nirea

  16. - Ez dut uste inoiz espabilatuko ________________
    a) naizen
    b) naizenik
    c) zaitenik
    d) naizla

  17. - Zuk egin duzun bezala. Zein da baliokidea?
    a) zuk egin duzun moduan
    b) nola zuk egin duzu
    c) zuk egin duzun nola
    d) nola zuk egin duzun

  18. - ___________________ emango diote saria
    a) lehenengoari etortzen dela
    b) etortzen den lehenengoari
    c) lehenengo etortzen delarik
    d) lehenengoa etortzen da horri.

  19. - Zu ariketak ondo _____________ saiatzen zara?
    a) egiten
    b) egiteko
    c) egitea
    d) egin

  20. - Honek ez du ardoa edaten, ura _________
    a) ordez
    b) berriz
    c) baizik
    d) ordea.

  21. - Zein ___________ bizi zara?
    a) etxean
    b) etxetan
    c) etxeetan
    d) etxen

  22. - Edozein _____________ egin dezake hori.
    a) gudarik
    b) gudariek
    c) gudariok
    d) gudariak

  23. - _____________ joan ziren korrika.
    a) urera
    b) uratara
    c) uretara
    d) urara
  24. - Bi ____________ ezagutu zituen, eta __________ engainatu zituen.
    a) mutilak / biek
    b) mutil / biak
    c) mutili / biak
    d) mutil / bik

  25. - Nondik ___________ zu atzo gaueko hamaiketan?
    a) zetozten
    b) zetorren
    c) zentozten
    d) zentozen

  26. - Zuk gurutzegrama hori daramazu haiek osatzeko. Atzo ____________
    a) zeneraman
    b) eramaten zenuen
    c) zeramazun
    d) zeneramazun

  27. - Guk haiei postala idatziko ____________
    a) baliegu
    b) bagenie
    c) baligute
    d) bagenieke

  28. - .... haiek guri beste bat bidaliko ____________
    a) zigukete
    b) genieke
    c) ligute
    d) ligukete

  29. - Haiek ni begiak estalita eraman ______________
    a) zidaten
    b) nauten
    c) zitzaidan
    d) ninduten

  30. - Haiek etxe garesti horietan biziko___________, gela dotore eta handiak edukiko__________
    a) balute / lukete
    b) balira / lituzkete
    c) balituzte / lituzteke
    d) balirake / lirateke

  31. - Nik daukadan alkondara gustatuko ____________ beste bat oparituko __________
    a) balitzaizu / nintzateke
    b) balitzaizu / nizuke
    c) balu / luke
    d) balie / genuke

  32. - Ardoa __________________________
    a) edatetik utzi zitzaion
    b) edateari utzi zion
    c) edateri utzi zion
    d) edatea utzi zuen

  33. - Isuna _________________________
    a) ordaintzera behartu zuten
    b) ordaintzeko behartu zuten
    c) ordaintzen behartu zioten
    d) ordaintzea behartu zuten

  34. - _____________________ ere ez du alaitasunik ematen
    a) aberatsa izatea
    b) aberatsa izateak
    c) aberatsa izaten
    d) aberatsa izateko

  35. - Atzo denek zeramaten, baina zuk ez. Zein da baliokidea?
    a) atzo denek zeramaten, zuk izan ezik
    b) atzo denek izan ezik, zuk ez zeneraman
    c) atzo denek zuk gutxiago zeramaten
    d) atzo denek zeramaten, zuk izan gutxiago.

  36. - Txano Gorritxo basoan zegoenean otsoa agertu zen. Zein da baliokidea?
    a) Txano Gorritxo basoan zegoenenetik otsoa agertu zen
    b) Txano Gorritxo basoan zegoenez otsoa agertu zen
    c) Txano Gorritxo basoan zegoenik otsoa agertu zen
    d) Txano Gorritxo basoan zegoela otsoa agertu zen.

  37. - ___________________ zaila gertatzen zaie lana aurkitzea.
    a) bilatzen ere badute
    b) bilatu bada ere
    c) bilatu arren
    d) arren bilatu

  38. - Errealak _______________ oso triste dago.
    a) galdu zeneztik
    b) galdutzetik
    c) galdu zuenetik
    d) galdu zuenera arte.

  39. - Nik edozer jan dezaket; zuk, ordea, ez, gizendu egiten zara eta. Zein da baliokidea?
    a) nik edozer jan dezaket, ordea, zuk ez, gizendu egiten zara eta
    b) nik edozer jan dezaket, baino, zuk ez, gizendu egiten zara eta
    c) nik edozer jan dezaket, baina, zuk ez, gizendu egiten zara eta
    d) nik edozer jan dezaket, zuk ez, gizendu egiten zara eta ordea.

  40. - Hil da, _____________ ez du gehiago sufrituko.
    a) bestela
    b) hortaz
    c) gainera
    d) bestalde

  41. - Hauxe da lekua, ________________ hil zuten zezena.
    a) hemendik bertan
    b) hementxe
    c) hor bertatik
    d) han

  42. - _________________________ porrot egin zuen.
    a) Ikastolen aldeko manifestaldiak
    b) Ikastolen alde manifestaldiak
    c) Manifestaldiak ikastolen alde
    d) Manifestaldia ikastolen aldekoa.

  43. - Zein da zuzena?
    a) Ni ez naiz ondo ezagutzen
    b) Nik ez diot neure buruari ondo ezagutzen
    c) Nik ez dut neure burua ondo ezagutzen
    d) Ni ez naiz neure burua ondo ezagutzen.

  44. - Zein da zuzena?
    a) elkarren ondoan eseri ziren
    b) elkar ondoan eseri ziren
    c) elkarna eseri ziren
    d) elkarrengana eseri ziren.

  45. - Hauxe da zarata handia __________________ ondorioa, gor gelditu zara.
    a) ateratzearen
    b) ateratzeko
    c) atereaz
    d) ateratzeaz.

  46. - Zein da zuzena?
    a) Eskatu zenidana ezin zaitut ekarri.
    b) Eskatu zenidana ezin zaitezke ekarri
    c) Eskatu zenidana ezin izan dizut ekarri
    d) Eskatu zenidana ezin zenuke ekarri

  47. - Ai, nik _________, pozik esango __________, ba!
    a) Banenkien nizuke
    b) Baneki nizun
    c) Baneki nizuke
    d) Jakingo banuke nizuke.

  48. - Niri loteria ____________________ bidaia egingo nuke.
    a) tokatuko balitzait
    b) tokatuko badit
    c) tokatu balio
    d) tokatzen balitzait

  49. - Mesedez ez ___________________ altuago hitzegin?
    a) zaitezke
    b) zaitezkete
    c) zintezke
    d) zenezake

  50. - Zuk esan duzun hori Koldori ondo irudituko ________________
    a) zioke
    b) litzaidake
    c) lioke
    d) litzaioke.

  51. - Gustatuko balitzaizue, erosi egingo ___________________
    a) zenukete
    b) dezakezue
    c) zenukezue
    d) zenuteke

  52. - Zein da zuzena?
    a) Bihar zinemara joan gintezke.
    b) Bihar zinemara joan ahal izango gintezke
    c) Bihar zinemara joan dezakegu
    d) Bihar zinemara joan ezin ahal naiz.

  53. - Zenbat kilometro ____________ Bartzelonara heltzeko?
    a) faltatzen zaizkigu
    b) falta zaizkigu
    c) faltatzen zaigu
    d) faltatzen dira
  54. - Era zuzena aukeratu:
    a) Mila etortzeko da
    b) Mila etortzekoan da
    c) Mila etortzerakoan dago
    d) Mila etortzekoa da.

  55. - Guk ________________ eguzkia betirako izkuta daiteke.
    a) baldin abestu
    b) abestu baldin
    c) abestu baldin ezkero
    d) abestuz gero.

  56. - Trena abiatu ___________________ txartela apurtuta geneukan.
    a) zenerakoan
    b) zela
    c) zenerako
    d) zenetikoan.

  57. - Dirua utziko dizut baina gero __________________

    a) bueltatzekotan

    b) bueltatuz
    c) bueltatzerakoan
    d) baldin eta bueltatu.

  58. - Hori, _____________ ikasten da.
    a) eginez
    b) eginerako
    c) egin
    d) eginarazi

  59. - Ondoko dendan _____________ ikusi zuten.
    a) lapurtuz
    b) lapurtzen
    c) lapurtzerako
    d) lapurtzera

  60. -Zein da zuzena?
    a) Gurasoek egia osoa esaten behartu zuten.
    b) Gurasoek egia osoa esatera behartu zuten.
    c) Gurasoek egia osoa esatea behartu zuten
    d) Gurasoek egia osoa esatekoa behartu zuten