Asisko Urmeneta Arrasateko Udal Euskaltegian
2008-04-28 ¦ Arrasateko Udal Euskaltegia
Apirilaren 30ean, asteazkena, Asisko Urmeneta izango dugu aurten ere euskaltegian. Iaz ere sasoi honetan hemen izan genuen, eta, aurten errepikatzea pentsatu dugu. Hortik atera kontuak! Merezi du!
Berak esaten dituenak eta gauzak esateko duen modu atsegina kontuan hartuta, denontzako moduko hitzaldia dela esatera ausartzen gara.
Hauxe izango da gaia: CÓMO APRENDER EUSKERA EN 40 AÑOS Y UN DÍA FACILMENTE, ikasleak animatzeko anekdotario zabala, erabilera bultzatzeko gomendioak...
Beraz, nahiz eta euskaltegiko ikaslea ez izan, gonbidatuta zaudete; asteazkenean 09:15ean zita duzue Arrasateko Udal Euskaltegian.

