Asisko Urmenetari, aurten ere, bikain
2008-04-30 ¦ Arrasateko Udal Euskaltegia
Bigarren urtez Asisko Urmeneta izan dugu Arrasateko Udal Euskaltegian. Egunerokotik irten, eta eskola berezia izan dute gure ikasleek; Leintz Udal Euskaltegikoak ere gonbidatuta, denok izan dugu Asiskorenak entzuteko aukera. Ez gara aspertu, ez; beti dauka zer esana eta modu atseginean, eta, umore ikutua, ez nolanahikoa gainera.
Esandakoen artean aipatzekoak hauexek:
- Ez dago hizkuntza perfekturik, ezta hiztun perfekturik ere.
- Fontanarrosa komikilari argentinarrak esandakoa: "ondo kantatzen duten txoriak bakarrik kantatuko balute, basoan ez litzateke kanturik entzungo"
Beraz, egin kasu Asiskori eta hitz egin euskaraz, ez begiratu hainbeste perfekzioari edo ondokoak esango duenari.

