« Itzuli albistegira

DEBABE Udal Euskaltegiaren 25. urterreneko ospakizunak

2009-04-21  ¦  DEBABE Udal Euskaltegia

Martxoaren 27an bertso-trama izan genuen Mutrikun. Saioa mundiala izan zen. Aitzol Astigarrak sortutako tramaren barruan bikain jardun ziren bost bertsolariak: Uxue Alberdi, Egoitz Alkorta, Gorka Ostolaza, Iņaki Gurrutxaga eta Mikel Arrillaga. Barnetegi batean girotutako istorioa umorez, intrigaz eta ustekabez josia egon zen eta oso ondo pasatu genuen bertso-saioan.

Ez zen gutxiagorako izan, bestalde, martxoaren 28an, larunbatean, ospatu genuen urteurreneko bazkaria ere. Giro aparta izan genuen Elgoibarren egin genuen bazkarian eta baita aurreko kalejiran ere. "Bentazaharreko mutiko alaiak" musika-taldeak ederki girotu zuen gure ospakizuna eta gogoz egin genuen kantuan eta baita dantzan ere.