Igartubeiti baserrira irteera
2007-01-19 ¦ Bergarako Udal Euskaltegia
Mintzalagunaren bidetik abiatutako Arrasateko Zahar Berri eta Bergarako Berriketan proiektuetako partaideak Igartubeiti baserri museoa ikustera joango dira hilaren 27an. Goizeko 9:45ean abiatuko dira, eta goiz pasa ederra eginda, eguerdirako itzuliko dira etxera.
Igartubeiti baserria
Igartubeiti baserria oso da berezia. XVI. mendean eraikia, dolare ikusgarri bat du oinarri. Urtero, udazkenean, aukera izaten da dolare hori lanean ikustekoa, baita bertan zapaldutako sagarraren zukua momentuan probatzekoa ere.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku dago gaur egun, eta berritze eta egokitze lan batzuen ondoren hainbat urte daramatza bisitaldi gidatuak eskaintzen. Irteera honetan parte hartu nahi izanez gero, jarri harremanetan Bergarako Udal Euskaltegiarekin (943 76 44 53).

