Martxel Aizpurua Bergarako Udal Euskaltegian
2007-01-19 ¦ Bergarako Udal Euskaltegia
Datorren ostegunean, hilak 25, Martxel Aizpurua biologo alegiarra izango da Bergarako Udal Euskaltegian. Erle-produktuen gainean egingo du berba eta, gainera, produktu horietako batzuk dastatzeko aukera izango da.
Ez da Martxel datorren lehen aldia. Beste bizpahirutan ere izan da, eta, komunikaziorako duen berezko gaitasun horri esker, beti lortu du entzule guztien arreta bereganatzea.
Datorren ostegunean, arratsaldeko 18:30ean, ordubete atsegin bat pasatu nahi baduzue, Bergarako Udal Euskaltegira etorri besterik ez duzue. Gustura hartuko zaituztegu.

