Zeraingo Otatza sagardotegira irteera
2007-01-19 ¦ Debabe Udal Euskaltegia
Debabe Udal euskaltegiko ikasle eta irakasleak, txotx garaia dela eta, hilaren 27an Zeraingo Otatza sagardotegira joango dira bazkaltzera.
Goizean Elgoibartik irten, Deba eta Mutrikuko ikasle eta irakasleak Deban hartu ondoren, Tolosarantz abiatuko dira. Bertan, Gorrotxategi gozogintza museoa ikusi, azokan bueltatxo bat eman eta Zerainera joango dira bazkaltzera. Bazkaldu ondoren, bertako antzinako gartzela eta lanabes museoa bisitatu eta gero itzuliko dira.

