Eibarko Udal Euskaltegiko ikasleak Herri Irratian
2007-01-25 ¦ Eibarko Udal Euskaltegia
Eibarko Udal Euskaltegiko Alfabetatze taldea Herri Irratiak Eibarren duen egoitza berrian izan zen hilaren 18an. Bisita horretan estudioa ikusi, eta bertakoak ezagutzeaz gain, aukera izan zuten tertulia bat grabatzeko.
Pozik azaldu ziren ikasleak egindako bisitarekin eta izan zuten harrerarekin.

