Ate Irekien Eguna
2007-02-09 ¦ Eibarko Udal Euskaltegia
Otsailaren 6an Ate Irekien Eguna antolatu genuen Eibarren AEKrekin batera. Eibarko Udaleko Euskara Sailak antolatzen du eta 3. urtea da egiten dugula. Ekimen honen helburua instalazioak erakustea eta eskaintzen dugun ikaskuntza sistema ezagutaraztea da.
Euskaltegira bertaratu zirenek aukera izan zuten material didaktikoa ikusteko, BOGA programa ezagutzeko eta oro har, euskaltegiari buruzko informazioa bertatik bertara izateko.
Arratsaldean hitzaldi bat egon zen Jon Bustilloren eskutik. Jon Sustraien bila programaren arduradunetako bat da, eta ekimen honekin Argentinako eta Hego Amerikako euskal jatorriko pertsonei hemengo sendia aurkitzen laguntzen die. Jonek hainbat xehetasun eman zizkigun proiektu honi buruz.

