« Itzuli albistegira

Txokolatea eta txurroak egiten euskaltegiaren 25. urteurrenean

2007-02-15  ¦  Arrasateko Udal Euskaltegia

Jakingo duzue honezkero gure euskaltegiak 25. urtea duela aurtengoa, lehenago ere eman baitizuegu gure jardueren berri. Ikasturtea bukatu artean hilean ekintza bat egitea da gure asmoa, eta, beraz, hemen izango gaituzue hilero-hilero ekintzon berri ematen.

Urtarrilekoa oso gozoa izan da, gure ikasleak txokolatea eta txurroak egiten jarri ditugu, eta nola ez, ondoren, baita jaten ere. Ikusi argazkian zein gustura aritu diren lehenengo sukalde lanetan eta gero txokolate bero-beroa eta txurroak jaten.

Zuk egin duzu inoiz txokolaterik? eta txurrorik? Horrela bada, bidali zure errezeta Arrasateko Udal Euskaltegira, errezeta onenak saria izango baitu. Animo!

Arrasateko Udal Euskaltegia
Arimazubi, 2
2500 Arrasate
euskaltegi@arrasate-mondragon.net