Arrasateko Udal Euskaltegiko udako ikastaroak
2008-06-19 ¦ Arrasateko Udal Euskaltegia
Udan ere euskara eta euskaraz: Arrasateko Udal Euskaltegian udako ikastaroetarako matrikula zabalik dago. EGA agiria behar baduzue, euskara sakondu nahi baduzue, euskalkiaren zirrikituak ezagutu nahi badituzue... etor zaitezte, eta, uda ondo pasatzeko aukera izango duzue, aldi berean, euskara ikasiz.
Hizkuntza eskakizunen bat (1./2./3.) ateratzeko premia duzuenok kontuan izan HABEk homologatu berri dituela, eta, beste aukera bat gehiago izan daitekeela.

