"Wanted" kanpaina martxan
2008-09-03 ¦ Udal Euskaltegiak
Zu zara Gipuzkoako Udal Euskaltegiok aurkitu nahi dugun pertsona? "Wanted" da kaleratu berri dugun 08/09 ikasturteko komunikazio kanpaina.
Irailaren 15ean hasi eta irailaren 26a arte Gipuzkoako 20 herri ezberdinetan izango da "Wanted" 08/09 kanpainaren sheriffa.
08/09 ikasturtearen “Wanted” komunikazio kanpainaren barruan kontratatutako aktoreak tokian tokiko Udal Euskaltegiaren informazio esku-orriak kalez kale banatuko ditu eta bide batez, festa giroan, euskaltegiak behar duen pertsonaren bila arituko da.
Kanpainaren helburua da Udal Euskaltegiak kalera ateratzea eta Euskaltegiko sheriffak, euskaltegiko ikasleen profila duten pertsonengana hurbiltzea eta harremanak gerturatzea.
“Wanted” kanpainak deigarria nahi du izan, dibertigarria, umoreduna… eta hainbat euskarri ezberdin erabiliko ditu: kartel eta esku-orriak, iragarkiak prentsan eta Interneten. Google-en eta Youtube en ere ikusgai dago kanpainaren bideoa.
Horregatik, bada, laster zure herrian sheriffa ikusten baduzu… zu izango zara aurkitu guran dabilen pertsona? Harrapatzen bazaitu, ez zara damutuko!
Hurrengo herriak bisitatuko ditu Udal Euskaltegiaren sheriffak:
- Irailak 15: Aretxabaleta, Eskoriatza, Irun
- Irailak 16: Zarautz, Bergara
- Irailak 17: Errenteria, Arrasate
- Irailak 18: Irun, Urretxu, Zumarraga
- Irailak 19: Hernani, Elgoibar
- Irailak 22: Pasaia, Beasain
- Irailak 23: Tolosa, Eibar
- Irailak 24: Lasarte, Azpeitia
- Irailak 26: Mutriko, Deba, Legazpi

