Arantza Lorenzok hitzaldia eskainiko du Aitzol Udal Euskaltegia
2009-01-22 ¦ Aitzol Udal Euskaltegia
Urtarrilaren 29an, osteguna, elikaduran aditua den Arantza Lorenzo Zubillagak hitzaldia eskainiko du Aitzol Udal Euskaltegian.
Zientzia aldizkarietan argitaratutako hainbat artikuluren egilea dugu Arantza Lorenzo, eta hitzaldi ugari eman ditu azken urteotan ikastetxe eta euskaltegietan, besteak beste. Bi saio izango ditu, "Zer Jan?, Hala Bizi" gaia ardatz hartuta: bata goizean (09:30) eta bestea arratsaldean (15:30).
Berez gure ikasleentzat antolatzen ditugu, baina beste norbaitek ere joan nahi izanez gero, ateak zabalik ditu.

