« Itzuli albistegira

Ander Izagirre Lasarte-Oriako Udal Euskaltegian

2009-03-31  ¦  Lasarte-Oriako Udal Euskaltegian

Ander Izagirre kazetaria Lasarte-Orian izan dugu Udal Euskaltegiak antolatutako diaporama emanaldia eskainiz. Azaldutako ikus-entzunezkoaren izenburua "Mundu-Zaintzaileak, Euskal Herriko hogei sekretu txiki" izan da.

Emanaldi honek Josetxo Mayor, Javier Etxepare edo Xabier Cabezón bezalako gizon eta emakumeen historiak kontatzen ditu, munduaren puska bat aukeratu eta puska hori zaintzeko ahaleginak, denbora eta dirua eskaintzen dituzten pertsonen historiak. Isilik egiten dute lan. Eta euren eremuak zauritzen dituzten triskantzak eta utzikeriak konpontzen dituzte, bisitariek mundu txiki horiek gozatu ditzaten.

Istorio hauen oinarria Ander Izagirrek bere kazetari lanetan hainbat komunikabidetarako bildu dituen kronika eta erreportajeak dira. Azalpen hauei esker, bildutako gaiek gure lurraldea eta biztanleak hobeto ezagutzeko aukera ematen dute. Bide batez, lagungarriak izan daitezke asteburuko bisitak edo eskapada errazak antolatzeko.