Pasaiako Udal Euskaltegia planetarioan
2009-05-13 ¦ Pasaiako Udal Euskaltegia
Duela gutxi Pasaiako Udal Euskaltegiko goizeko hainbat taldetako ikasle eta irakasleak IMK Pasaiak duen Planetarioan izan gara. Ordubete inguruko saioa denon gustukoa izan da. Hortaz, hemendik animatu nahi zaituztegu zuek guztiok ere Planetarioa ezagutzera hurbil zaitezten.

