« Itzuli albistegira

Pasaiako mintzalagunak arraunean

2009-06-05  ¦  Pasaiako Udal Euskaltegia

Joan den igandean, maiatzak 31, Pasaiako Udal Euskaltegiko mintzalaguneko taldekoak arraunean ibili ziren Pasaiako badian. Albaola elkarteko kide batek lagunduta, arraunean eman zuten goiz osoa.

Traineru batean sartu eta arraunean egiteko aukera ez da egunero izaten eta bigarren urtez egin duten saioa, berriro ere, denen gustukoa izan da. Ume eta ez hain ume denak batera arraunean, Markos Sistiagaren agindupean.