Pasaiako Udal Euskaltegia Urbasan
2009-06-17 ¦ Pasaiako Udal Euskaltegia
Joan den igandean, Pasaiako Udal Euskaltegiko mintzalagunen taldeko hainbat lagunek Urbasa aldera jo zuten egun pasa. Goiza Urbasako zelaietan goiza eman ondoren, Urederrako putzuetara jaitsi ziren eta bertan egin zuten bazkari legea.
Arratsaldean, berriz, Bakedano aldean geldialditxoa eginda Irantzuko monastegiraino hurbildu ziren. Euskaltegiko mintzalagunek irteera honekin eman diote amaiera 08/09 ikasturteko ekintza osagarrien egutegiari. Hurrengo ikasturtean gehiago eta ahal izanez gero, hobeto.

