« Itzuli albistegira

Kultur Astea Pasaiako Udal Euskaltegian

2010-01-28  ¦  Pasaiako Udal Euskaltegia

Pasaiako Udal Euskaltegiak Kultur Astea antolatu du urtarrilaren 31tik otsailaren 5era bitartean. Aurtengoa XVI.a dugu eta berezia da Euskaltegiak ikasturte honetan betetzen baititu 25 urte. Hemen duzue egitaraua:

Kulturaren Astea, Euskararen Astea

Kulturaren Astea, Euskararen Astea

Urtarrilak 31, igandea

  • Goizeko 09:30ean: Mendi buelta: SanPedrotik Sagues-era Ulian barrena (Mintzalagunekoen eskutik).

Otsailak 1, astelehena

  • Arratsaldeko 19:30ean: Solasaldia: Joxe Angel Lujanbio eta Aitor Balda arraunlariak euskaltegian.

Otsailak 2, asteartea

  • Arratsaldeko 19:00etan: Solasaldia: "Euskara eta Kirola" gai hartuta Mikel Astarloza txirrindularia izango dugu geure artean.

Otsailak 3, asteazkena

  • Goizeko 10:00etan: Hitzaldia: "Pasaia" Koldo Izagirre idazlearen eskutik.
  • Arratsaldeko 15:30ean: Film bat proiektatuko da euskaltegian.

Otsailak 4, osteguna

  • Arratsaldeko 19:00etan: Santa Agedako Koruak Gudarien enparantzatik irtengo dira Amets Arzallus eta Sustrai Colina bertsolariekin. Ondoren, afari-merienda.

Otsailak 5, ostirala

  • Goizeko 10:00etan: "Mineritos" ikusentzunezkoa. Ander Izagirre kazetariaren eskutik.
  • Iluntzeko 20:30ean: Afaria Gartziategi sagardotegian (Autobusa dohainik).

Pasaiako Udal Euskaltegia.