« Itzuli albistegira

Pasaiako mintzalagunen irteera

2010-03-09  ¦  Pasaiako Udal Euskaltegia

Pasaiako Udal Euskaltegiko mintzalagunek irteera dute berriro ere. Otsailekoa elurrak zapuztu bazuen ere, orain eguraldi hobea izango delakoan, datorren igandean -martxoak 14- Ulian barrena mendi bueltaxka egitekoak dira.

Igandeko hau goiz pasa izango da eta Pasai San Pedroko farolatik abiatuta Donostiako Sagueseraino iristea dute helburu. Irteera ordua: 9:30ean izango da.

Baliteke zure arakatzaileak euskarria ezin irudikatzea Zuetakoren batek ere mintzalagunekoekin batera irteera horretan parte hartzeko gogorik badu, jakinaraz iezaguzue Pasaiako Udal Euskaltegira deituta edota euskal@pasaia.net korreoaren bidez.

Goiz polita izango dugu, ez ezazue zalantzarik izan!