Igandean Arrasaten dugu zita
2010-06-04 ¦ Arrasateko Udal Euskaltegiko 1. mailako ikasleak
Ez zara inoiz Arrasten egon? Jendea ezagutu nahi duzu? Euskara ikasten ari zara, edo ez duzu asko praktikatzen? Euskal Herriko Mintzalagun proiektuan dabiltzanak Arrasaten elkartuko dira ekainaren 6an.
Zer da Mintzalagun proiektua? Euskara ikasten ari direnak eukaldun zaharrekin elkartzen dira euskaraz hitz egiteko; eta elkartzen dira kafe bat hartzeko, paseatzera joateko edo beste gauza batzuk egiteko, baina dena euskaraz.
Ekitaldi asko egongo da goizetik gauera arte: musika, herri bazkaria, bisita gidatua Arrasateko alde zaharrean, giro ona eta eguraldi hobea.
Utzi etxean beldurra eta lotsa! Animatu eta etorri! Elkar ikusiko dugu Arrasaten, ekainaren 6an. Ez ahaztu!
Arrasateko Udal Euskaltegiko 1. mailako ikasleak
Mintza Egunaren inguruko informazioa: goiena.net/blogak/zaharberri/mintza-eguna-arrasaten

