Arrasateko Udal Euskaltegian matrikula zabalik
2010-06-09 ¦ Arrasateko Udal Euskaltegi
Urtero egiten dugun bezala, Arrasateko Udal Euskaltegian zabalik dugu udako ikastaro trinkoetan izena emateko epea.
San Juanetako atsedenaldiaren ostean hasi, eta irailaren 24ra arte izango dira ikastaroak (uztailaren 24tik irailaren 1era oporraldia izango dugu). Aprobetxa ezazue uda euskara sakontzeko eta irailean EGA azterketara aurkezteko. Etorri eta ondo pasatuko duzue euskara ikasiz. Eskatu informazioa, Arimazubin gaude.

