« Itzuli albistegira

Jaso du Iker Telletxeak Ongi Etorri lehiaketako saria

2011-11-16  ¦  Udal euskaltegiak

Azaroaren 15ean banatu genuen Ongi Etorri lehiaketako saria, iPad 2 gailua, Tolosako Aitzol udal euskaltegian.

Telletxea beraz gain, Mikel Uzkudun udal euskaltegiko zuzendaria eta Arteman Komunikazioko Arantzazu Lagunilla izan ziren bertan (Artemanek egin du azken urteotan Gipuzkoako udal euskaltegien publizitate kanpaina).

Lehiaketaren helburua izan da Interneten Gipuzkoako Udal Euskaltegiak ezagutzera ematea, marka egitea eta ikasle berriak erakartzea.

Lehiaketak iraun bitartean webguneko bisitak %35 igo dira eta Twitter eta Facebooken ere jarraitzaile gehiago lortu dira. 200 lagunetik gora izan dira lehiaketako parte-hartzaileak. Udal euskaltegien asmoa da horrelako ekimen gehiago egitea jarraitzaileak fidelizatzeko eta marka irudia egiteko.

Iker Telletxea irabazle, Ongi Etorri lehiaketan