« Itzuli albistegira

Mintzodromoa Beasainen

2011-11-29  ¦  Beasaingo Udal Euskaltegia

Mintzodromoa izeneko egitasmoa antolatu da Beasainen abenduaren 17rako, Liburu eta Disko Azokaren barnean. Ekimenaren helburu nagusia da euskararen kale-erabilera sustatzea. Bertan parte hartzeko izena eman behar da abenduaren 3a baino lehen.

Mintzodromoa egiteko karpa bat egokituko da Gernika pasealekuan eta bertan euskara ikasten ari den jendea euskaraz hitz egiten duenarekin eseriko da mahai baten bueltan eta interes orokorreko gaiez arituko dira, berriketa lasaian txokolate beroa hartuz.

Ordubeteko bi saio izango dira: 17:00etan eta 18:00etan. Launaka eserita gai ezberdinez hitz egingo da 15 minutuko hiru txandatan, eta txanda bakoitzean mahaiz aldatu beharko dute beste hiru mintzakiderekin aritzeko.

Antolatzaileak: Beasaingo Udal Euskaltegia, Goiztiri AEK euskaltegia eta Mintzalagun egitasmoko kideak.

Eman izena abenduaren 3ra arte 943 02 81 00 telefonoan edo mintzalaguna@beasain.net